Scroll Top
LIXONÉ ZAINKETA NATURALA
Estraktu naturaletan oinarritutako kosmetika eta higienea

“Emakumeen urrea” bezala ezaguna, afrikar mendebaldeko sabanako eskualdeko zona guztian aurkitzen diren karitezko zuhaitzetatik dator.

Egoera basatian hazten den zuhaitz bat da, almendren antzeko fruitu batzuk ematen dituena, eta hauetatik karite-gurina ateratzen dena.

Karite-gurin organikoa lortzeko, produktu kimiko eta disolbatzaileen erabilera begiesten ez dituen metodo tradizionalak erabiliaz garbitu eta fintzen da.

Karite-gurina larruazala eguraldi txarretik, baita UVA izpi edo fotozahartzetik ere, babesteko produktuen prestaketan erabiltzen da zabal eta arrunki.

Aurpegiko gainazaleko narritadurak deusezteko produktuetan ere erabiltzen da.

Gainera, dermatitis, dermatosi eta ekzemen aurka, epidermiaren hidratazioa eta larruazalaren elastikotasunaren mantenuan, medikuntza naturalaren osagai ohikoenetariko bat da.

Karite-gurinak deshidratazioa saihestu eta eguzkia, haizea edo tenperatura aldaketa zakarrak bezalako kanpo erasoetatik babesten duen geruza ikustezin batekin larruazala estaliz aritzen da.

Larruazalaren birsorkuntzan oso eraginkorra da, narritutako larruazalak arintzen ditu, eta naturan dagoen zahartzearen aurkakoenetatik eraginkorrena da.

Karite-rekin egindako produktuak

ERABILTZEN DITUGUN BESTE OSAGAIAK
Aloe vera
argan-olioa
mosketa arrosa
almendra-olioa
kalendula
oliba-olioa
koko-olioa
Kontsulta itzazu gure produktuak

marka propioak

LIXONÉk egin eta estatu zein nazioarte mailan merkaturatzen dituen produktu kosmetikoen marka eta gama ezberdinak ezagutu nahi dituzu?

hirugarrenentzako fabrikazioa

LIXONÉk produktu naturalen zure berezko marka edo gama garatzen nola lagun zaitzaken ezagutu nahi duzu? Zuen eskura sektorean esperientziaz jositako hamarkadak jartzen ditugu.

Por compras superiores a 60€ (IVA aparte), envío gratuito y aceite de Argán de regalo

X