Scroll Top

Eskariak

Eskari bat egiteak oraingo Erosketa Baldintza Orokorren onarpena dakar, baita COSMETICALIXONE.COM-en euren salmentarako erabilgarri dauden produktu eta artikuluen prezioen onarpena ere.

Edozein arrazoiengatik izanik ere, “Eskariaren baieztapena” bidali ondoren LIXONÉk ezingo balu eskaria bideratu, erosleari egoera hau azalduko zaio eta eskaria baliogabetua geratuko litzateke, ordaindutako zenbateko osoaren diru-itzulketarekin batera.

Eskaria nola egin behar dut?

Cosmeticalixone.com-en izena ematea gomendatzen dizugu, datuen formularioa beteaz, honek, alde batetik, ondorengo eskariak egiterakoan eskaria egin aurretiko formularioak berriro ere ez betetzea, eta bestalde, zure eskari guztiak jarraitzea ahalbideratuko duelarik.

Izena eman ondoren, eskariaren izapidea 5 pausutan burutzen da:

Nola jakingo dut eskaria ongi egin dudan?

Azken pausua amaitzen den unean baieztapen-pantaila bat agertuko zaizu eta automatikoki, eskuratutako posta-elektronikoko postontzira, zure eskariaren laburpen bat iritsiko zaizu..

Iristen ez dela ikusiko bazenu, SPAM karpeta berrikus ezazu, baita eskuratu duzun posta-elektronikoko helbidea zuzena dela ere, eta hala ere jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan info@cosmeticalixone.com-en bitartez eta errorea zein izan daiteken begiratuko dugu.

Telefonoz ere harremanetan jar zaitezke +34 943 691 280 telefono zenbakian 6:00tik 14:00rako ordutegian.

Uneoro nire eskariaren egoera ezagutu dezaket?

Bai, zure bezero-eremuan sartzen (zure emaila eta pasahitzarekin identifikatuz) eta zure eskariaren egoera egiaztatu ahal izango duzu –prozesuan, prest, bidalita, entregatuta.

Por compras superiores a 60€ (IVA aparte), envío gratuito y aceite de Argán de regalo

X