Mosketa arrosa-olioa

LIXONÉ ZAINKETA NATURALA
Estraktu naturaletan oinarritutako kosmetika eta higienea

Mosketa Arrosa-Olioa medikuntza konbentzional eta estetikorako propietate ugari dituen landare-olio bat da.

Arrosen familiako zuhaixka basati baten hazitik ateratzen da (Moschata Arrosa edo Rubiginosa Arrosa).

Europako jatorriko landare bat izan arren, Andeen hegoaldean ere aurki dezakegu, bereziki Txile eta Argentinan.

Mosketa Arrosa-olioa larruazalarentzako dagoen olio birsortzaile eta hidratatzailerik eraginkorrenetariko bat da. Orban, orbain eta ildaskak desagertarazten laguntzen du.

Omega 6, omega 3 eta linoleikoa bezalako azido esentzialak ditu, eta A bitamina bezalako antioxidatzaile eta bitaminak.

  • Zahartze goiztiarra eta zimurren zantzuak atzeratzen ditu.
  • Larruazaleko ildaska eta orbanak hobetzen ditu.
  • Erreduren aurrean larruazalaren birsorkuntza hobetzen du.

marka propioak

LIXONÉk egin eta estatu zein nazioarte mailan merkaturatzen dituen produktu kosmetikoen marka eta gama ezberdinak ezagutu nahi dituzu?

hirugarrenentzako fabrikazioa

LIXONÉk produktu naturalen zure berezko marka edo gama garatzen nola lagun zaitzaken ezagutu nahi duzu? Zuen eskura sektorean esperientziaz jositako hamarkadak jartzen ditugu.

ERABILTZEN DIGUTUN BESTE OSAGAI NATURALAK
aloe vera
oliba-olioa
argan-olioa
almendra-olioa
kalendula
karite-gurina
Kontsulta itzazu gure produktuak