Koko Olioa

LIXONÉ ZAINKETA NATURALA
Estraktu naturaletan oinarritutako kosmetika eta higienea

Koko-olioa %100 naturala, usaintsua eta zuritzailerik gabea. Hotzean prentsatua, inongo hidrogenazio prozesurik gabea.

Kolore zuri edo arinki marroizko olio hau egoera likido edo solidoan egon daiteke, giroko tenperaturaren arabera, honek bere propietate nutritiboei eragin gabe.

LIXONE xaboiak Koko-olioarekin: LIXONE Koko-olio hau izatez gure xaboi guztien fabrikazioan osagairik garrantzitsuena da. Koko-olioa ezin hobea da ilea babestu eta/edo indarberritzeko, hau trinkotu gabe, baita gure gorputzeko larruazal guztiaren gehienezko hidratazio baterako ere.

Koko-olio birjina larruazal eta ilearentzako aliatu hobeezin bat da, bere propietate hezegarriei eta bitaminatan duen bere eduki altuari esker.

Kosmetika naturalaren ezinbesteko osagai bat bezala sendotua, koko-olioak gure larruazal eta gure ileko osasuna mantentzen laguntzen digu.

ILEARENTZAKO KOKO-OLIOA

Gantz-azidoen proportzio altu batekin, hidrataziorako gaitasun handi bat du, ile lehorra edo punta irekiak tratatzeko hobeezina delarik. Zolda kontrolatzen eta ileari distira itzultzen laguntzen du ere.

AURPEGIKO LARRUAZALERAKO KOKO-OLIOA

Aurpegiaren larruazalean, bere propietate hezegarriei esker hidratazioa emateaz gain, larruazalaren zahartzea geldotzen laguntzen du, erradikal askeen ekintza indargabetzen duten E eta K bitaminetan aberatsa bait da.

Bere balio hezegarri handiari esker ezpain oso lehor eta pitzatuak hidratatzeko ere hobeezina da.

GORPUTZEKO LARRUAZALARENTZAKO KOKO-OLIOA

Gorputzeko larruazalaren gain, koko-olio birjinak leundu eta hidratatzen laguntzen du, hidrataziorik gehien behar duten zona batzuk, oinak bezala, tratatzeko hobeezina delarik. Beste kosmetika-olioak bezala, masajeak emateko ere erabil ahal izango dugu.

ERABILTZEN DITUGUN BESTE OSAGAIAK
Aloe-vera
argan-olioa
mosketa arrosa
almendra-olioa
kalendula
karité
oliba-olioa
Kontsulta itzazu gure produktuak

marka propioak

LIXONÉk egin eta estatu zein nazioarte mailan merkaturatzen dituen produktu kosmetikoen marka eta gama ezberdinak ezagutu nahi dituzu?

hirugarrenentzako fabrikazioa

LIXONÉk produktu naturalen zure berezko marka edo gama garatzen nola lagun zaitzaken ezagutu nahi duzu? Zuen eskura sektorean esperientziaz jositako hamarkadak jartzen ditugu.