Kalitatezko ziurtagiriak

LIXONÉ LABORATEGIAK
1986tik kosmetika naturala

LIXONÉ produktu guztiak arreta, mimo eta arduraz eginak daude, eta kalitatezko zein kontrol farmazeutiko zorrotzen pean egiten dira.

LIXONÉ produktuen fabrikazioak analisi mikrobiologikoak ditu berekin, Espainiar Arau Tekniko-Sanitarioa (R.D. 1599/1997) eta Europar Batasuneko Araudiak (76 / 768 CCE) beteaz.

LIXONÉk, bere amaierako produktuetan ECO CERT zigilua ezartzen ez duen arren, jarraian azaltzen ditugun ziurtagiriak dituzten lehengaiak erabiltzen dituzte.

Produktuetan aurkitzen diren ziurtagiri-ikurrek formulazioa ziurtatutako lehengaiak erabiliz garatuta dagoela identifikatzen dute.

ECO CERT, cosméticos naturales y ecológicosECO CERT (Ziurtatutako Kosmetika Naturala) produktu organikoen egiaztatze eta kontrolerako erakunde bat da.

ECO CERT marka daramaten osagaiek kalitatezko kontrol zorrotzak pasa dituzte eta landare-substantziak nekazaritza ekologikotik datozela adierazten dute, ia agente sintetikorik gabeak eta ez debekatutakoak, eta transgeniko, nanopartikula edo irradiaturiko substantziarik gabekoak.

ECO CERT produktu kosmetikoak egiterakoan erabiltzen diren kosmetikoen osagaien kalitate naturala eta ekologikoa egiaztatzen duen nazioarteko ikuskaritza erakundea. Ziurtatzen dituen produktu kosmetikoen ebaluazioen proba zorrotzak burutzen ditu.

ECO CERT akreditazioa lortzeko baldintzak hauek dira:

  • Lehengaiak iturri berriztagarrien jatorria izan behar dute eta ingurumenarekin modu errespetutsu batetan prozesatuak izan behar dira.
  • Produktuak OGM (genetikoki eraldatutako organismoak), parabenoak, fenoxietanola, nanopartikulak, silikona, PEG, perfumeak edo koloratzaile sintetikoak eta animalien produktuetatik (eurengatik modu naturalean sortzen direnak izan ezik, eztia, esnea… izan ezik) aske egon behar dute.
  • Gutxienez osagai guztietatik %95a jatorri naturalekoa izan behar dute.
  • Enbalatzea biodegradagarria edo birziklagarria izan behar du.

CAAE Agricultura ecológicaGure oliba-olioa CAAE Elkarteak (Nekazaritza Ekologikoko andaluziar Batzordea) ziurtatutako nekazaritza ekologikoko jatorria du.

Mendi azpibetikoetako bihotzeko jatorrizko deiturarekin. Munduko oliba-oliorik hoberena. Hotzean eginiko fruituaren lehenengo presiotik lortutako landare-jatorrizko olioa, zuhaitzetik zuzenean jasotakoa heltze punturik hoberena lortzen duenean. Bere elaborazioan prozedura mekanikoak erabiltzen dira, bere propietate leungarri eta antiinflamatorioen kontserbazioa ziurtatzen duelarik, E bitamina eta beste antioxidatzaileen edukiarekin batera.

CAAE, Euroorria emateko Europar araudia, USDA araudia, GLOBAL G.A.P. araudia eta Ecovalia izeneko araudi propioaren arabera, ekoizpen ekologikoari buruzko zenbait nazio- eta nazioarteko-arau ziurtatu, ikuskatu eta egiaztatzeaz arduratzen den ziurtatze-zerbitzu bat da. Ecovaliak, CAAEk eginikoa, helburutzat enpresek ekoizpen ekologiko bat dutela ziurtatzea da eta, gainera, beraien ingurumen eragina murrizten duten betebeharrak (ontzi birziklagarrien erabilera, hondakinen kudeaketa, energia berriztagarrien erabilera…) eta gizarte-betebeharrak (giza-eskubideei begirunea eta bere ekintza-gunearen garapena sustatzea) betetzen dituztela.

ACTIValoeACTIValoe hau daramaten gure produktu guztiek purutasunaren estadarrak bete eta fabrikazio prozesuan jarduera biologikoaren erretentzioa bermatzen dutela ziurtatzeko modua da.

Aloe Veraren orriek jaso eta seigarren ordutik aurrera jarduera biologikoaren galerak azaltzen dituzte. Giro-tenperaturan, jarduera biologikoaren alderik handiena, 24 orduren ostean guztiz galtzen da. ACTIVEaloe markak arazo hau gainditu du.

Uztan biltzearekin batera, jarraian, prozesatze-fabrikara garraiatzen bait da, patentatutako egonkortze-sistemarekin batera, Active Aloe-aren erabateko jarduera biologikoa ziurtatuz.

Modu honetan, gure produktuek Active Aloe zigilua azaltzen dutenean entzima eta egonkortzaileekin trataturiko beste edozein gelekiko zelula-hazkunde bikoitza eta berezko gelak baino ia %30a gehiago azaltzen dutela jakin ahal izango dugu.

Gainera zintzotasun, zuzentasun eta kalitatearen ikur bat da.

marka propioak

LIXONÉk egin eta estatu zein nazioarte mailan merkaturatzen dituen produktu kosmetikoen marka eta gama ezberdinak ezagutu nahi dituzu?

hirugarrenentzako fabrikazioa

LIXONÉk produktu naturalen zure berezko marka edo gama garatzen nola lagun zaitzaken ezagutu nahi duzu? Zuen eskura sektorean esperientziaz jositako hamarkadak jartzen ditugu.

“LIXONE EZAGUTU” ATALEKO BESTE ORRI BATZUK
enpresaren deskribapen laburra
lantaldea
xedea, ikuspegia eta baloreak
gizarte eta ingurumen erantzun- kizuna
zalantzen ebazpena
nazioartean presentzia
Kontsulta itzazu gure produktuak