Lixoné aholkuak

EDERTASUN ETA ESTETIKAKO AHOLKUAK
Estraktu naturaletan oinarritutako kosmetika eta higienea

Larruazal osasuntsu bat izatea, egunero ondorengo aholkuak jarraituz, erraza da:

  1. Larruazaletik makillajea, koipe eta ezpurutasunak kendu zure larruazal motari dagokion LIXONÉ xaboiarekin.
  2. Aurpegia gure Arrosa-Petaloen Ur-Tonikoarekin lainoztatu gure aurpegiko larruazala suspertu eta freskatzeko.
  3. Azkenik, zure larruazalera hobekien egokitzen den gure Aurpegiko Krema ezarri. Gogoratu eguneko kremek hidratazioa eskaintzen digutela eta gauekoek larruazalaren birsorketan laguntzen dutela.

Gehiegizko koipeak larruazalean sortzen duen distira kendu eta aknea kontrolatzeko, gomendatzen dugu:

Gure xaboiak, Itsaso Hileko Lokatz, Sufre edo Buztinezko xaboia larruazaleko koipe-hondarrak kentzen laguntzen dute, bere oreka errespetatuz.

Ondoren Arrosa-Petaloen Ur-Tonikoarekin arruazala tonifikatu eta freskatu.

Aloe Verak, larruazala sakonki hidratatzeaz gain, sebo-guruinaren erregulazioan laguntzen du.

Larruazala hidratatu eta babesteko Aloe Verazko Eguneko Krema goizetan ezarri.

Eta gauetan Aloe Vera Body gela.

Ilearen erorketa faktore hereditario edo hormonal, eligakai, zirkulazio-arazo, estresa, seborrea, infekzio edota substantzia toxikoen ondorioa izan daiteke.

Honelakotan lehentasuna, prozesua ahalik eta modurik egokienean eten edota geldotzeko, diagnosi egoki bat egiteari eman behar zaio..

Erorketaren aurrean ahalik eta erresistenteena izateko, eraginkorrena ilearen kalitatean eragitea da: nutrienteen ekarpenak eta odol-fluxuak areagotuz.

Buru-larruazalean aldizka Erorketaren Aurkako Belar-Anitzeko LIXONÉ Tratamendua bezalako senda-landareen prestakinekin masajea ematea aholkatzen da, dietan bitamina, mineral eta oligoelementuen (burnia, kaltzioa, iodoa, magnesioa, zinka…) gabezia egon ez dadin.

Ilea polit eta osasuntsu mantendu ahal izateko ile mota eta behar bakoitzarentzako xanpu egokiak erabili behar dira, ilea erasotu gabe garbitu eta elikatuz.

Gure xanpuak buru-larruazaleko pH-a errespetatzen duten landare, buztin eta produktu naturalez eginak daude.

Ilea eguzki, tindagai, kloro, lehorgailu etabarren aurrean ikusgai egoten da, hau da, erabat lehortu eta desbitalizatzen duten kanpo faktoreen aurrean, puntak hautsiz, eta distira eta elastikotasuna galduz.

Ondorio hauek prebenitzeko, garbiketaren ondoren ile motari gehien egokitzen zaion gure Ilerako Maskara ematea gomendatzen da, modu honetan ilea indartsu, elastiko eta osasuntsu mantenduko da.

Ildaskak, larruazalak elastikotasuna galtzen duenean, ehun konjuntiboaren urratzearen ondorioz sortzen dira.

Hauek adoleszentzia edo haurdunaldian agertzen dira.

Hauek saihestearren, haurdunaldiaren kasuan edo duela gutxi agerturiko ildaskak hobetzearren egunero LIXONÉko Almendra Olioa erabiltzea komeni da, %100ean naturala eta kontserbagarri, koloratzaile eta perfumerik gabea.

Zelulitisa modu egokian tratatzeko larruazaleko behe-geruzen metabolismoa estimulatzea beharrezkoa da. Aloe Vera eta Guaranazko Zelulitisaren Aurkako Sendotzailearekin zonako zirkulazioa bizkortzea eta “laranja azala”ren itxura hobetzea lortzen dugu.

Etekin handiagoa lortzeko produktua ematerako garaian etengabea izan, kirola egin eta dieta egoki bat jarraitu behar da.

Ezpurutasunen pilaketa gorputz guztian zehar ematen da, ez soilik aurpegian.

Ehunek, arropa estuek, izerdiek… poroen oklusioa eta pikor txikien agertzea eragiten dute.

Horregatik komenigarria da astean behineko maiztasunarekin behintzat larruazala esfoliatzea. Horretarako Olozko Zahidun Xaboi Esfoliatzaile Leuna gomendatzen dugu eta pikorrak desagertu egingo dira.

Esfoliazioaren ondoren hidratatzea oso garrantzitsua da. Larruazal mota bakoitzari hobekien egokitzen zaion Gorputz-Esnearen erabilpena gomendatzen dugu.

Eskuak zikinkeria, hautsa, detergenteak, etabarrengandik kanpoko erasorik gehien jasaten dituzten gorputzeko zatiak dira. Horregatik oso garrantzitsua da hauek zaindu eta hidratatzea.

Gure Esku-Kremak larruazala elikatu eta hidratatzeaz gain, zauden lekuan zaudelarik ere, zure bizi erritmoarekin jarrai dezazun berehala xurgatzen dira.

Aloe Verak larruazalaren eta buru-larruazalaren egoera naturala berehala birsotzeko propietate hidratatzaile, leungarri, lasaigarri, orbaintzaile, freskagarri eta babesleak dauzka.

Erreduren kasuan, bizarra moztu ondoren, aknea, zauri txikiak edota ziztadak izan ezkero, depilazioaren ondoren… aliatu handi batetan bilakatzen da.

Kasu hauetan gure Aloe Verazko Gel Hidratatzailearen erabilpena gomendatzen dugu..

Gogorturiko eta babaz beteriko zatiak fintasunez desagertarazteko, gutxienez astean 3 aldiz hankak gure Apar-Harridun Gogorguneen Aurkako Xaboiarekin esfoliatzea gomendatzen dugu, amaitzerakoan Oliba-Oliozko oin-krema freskagarria emanez.

marka propioak

LIXONÉk egin eta estatu zein nazioarte mailan merkaturatzen dituen produktu kosmetikoen marka eta gama ezberdinak ezagutu nahi dituzu?

hirugarrenentzako fabrikazioa

LIXONÉk produktu naturalen zure berezko marka edo gama garatzen nola lagun zaitzaken ezagutu nahi duzu? Zuen eskura sektorean esperientziaz jositako hamarkadak jartzen ditugu.

ATAL INTERESGARRI GEHIAGO
lixoné ezagutu
erabilitako osagaiak
hirugarren- entzako fabrikazioa
marka propioak
online denda
zalantzen ebazpena
Kontsulta itzazu gure produktuak