Ordainketa erak

Erosketak nola ordain ditzaket?

Ordaintzeko bi modu daude: Transferentzia eta Visa edo Mastercard Txartelen bitartez.

Transferentzia

Transferentzia edo banku diru-sarrera, zure erosketa amaitzerakoan adieraziko zaizun kontu korronteko zenbakian eskariaren zenbateko osoa ordainduz.

Oso garrantzitsua da igorle edo agindu-emaile eremuan zure erosketa amaitzerakoan zehazten dizugun eskariaren erreferentzia adieraztea ere.

Zure eskaria burutu ondoren transferentzia agintzeko 4 egun balioduneko epea duzu. Gure banketxetik diru-sarreraren baieztapena jaso bezain laster zure eskaria aktibatuko dugu. Transferentzia agintzen denetik guk baieztapena jaso artean 24 eta 48 ordu artean igarotzea ohikoa da, hau kontutan izan behar duzularik zure paketea noiz jasoko duzun kalkulatzerako garaian.

Hala nahi baduzu, transferentziaren ordainagiria e-mailez bidal diezagukezu info@cosmeticalixone.com-era. Baina, dena den, gure administrazio departamentuak banketxearen baieztapena izan artean, eskaria ez da efektibotzat joko.

Kreditu-txartela

Eskaria formalizatzeko eta dagokion zenbatekoa ordaintzeko, gure aldetik kontrataturiko finantza-erakundearen pasarelara (Banco SABADELL) guztiz ziurra den berhelbideraketa egiten da. Banku-datuak beti zuzenki banketxera transferitzen dira (Lixonék ez du prozesu honetan parte hartzen) pasarela eta zerbitzari ziurren bitartez. Erosketa finantza-erakundean amaitu ondoren cosmeticalixone.com orrira itzuliko zara.

Bezeroak erosketetarako erabilitako txartelan izandako edozein okerreko edo iruzurrezko zordunketa Lixonéko taldeari jakinarazi beharko dio, emailez edo telefonoz, ahalik eta eperik laburrenean, Lixonéko taldeak burutu behar dituen beharrezko kudeaketak egin ahal izateko.