Bidalketak

Bidalketak nora egiten dira?

Momentuz, online dendaren bitartez Penintsulan saltzen dugu. Gainontzeko Espainia eta beste herrialdeetarako info@cosmeticalixone.com-ekin harremanetan jar zaitez.

Zein da bidalketa-gastuen zenbatekoa?

Bidalketa-gastuak doakoak dira baldin eta eskariaren zenbatekoa 35 € baino gehiagokoa bada. Zure Erosketa-Orgatxoan automatikoki kalkulatzen da eta uneoro jakingo duzu hau ordaindu behar duzun.

* Penintsulara bidalketa:

Bidalketa gastuak 5 €-takoa izango da, zure eskaria ez bada doako bidalketaren baldintzetara lotzen.

* Penintsulatik kanpoko bidalketa-gastuak:

Bidalketa-gastuak zenbait faktoreren menpe daude: pisua, bolumena, bidalketarako tokia eta produktu(ar)en zenbatekoa. Beraz, eskaria zuzenki info@cosmeticalixone.com helbidean bideratu behar da.

Erosketa noiz iritsiko zait?

48-72 ordutako epe batetan (2016ko abenduaren 20tik 2017ko urtarrilaren 9ra bitarte izan ezin, non epea 5-7 lanegun bitartera luzatzen den). Eskarien izapidea astelehenetik ostirala bitarteko 12:00ak arte da (jaiegunetan ez). 12:00etatik aurrerako eskariak hurrengo egunean izango dira tramitatuak. Kontutan izan behar da epeak, festa lokal edo nazionalengatik, aldatuak izan daitezkela. Eta gogora ezazu, ordaintzeko modua bezala banku-transferentzia aukeratu baduzu, bidalketaren izapidea ez da egingo banketxearen aldetik transferentziaren baieztapena eduki arte.

Eskari bat nire bezero-datuekiko ezberdina den helbide batetara bidali behar dut, posible al da?

Bai. Erosketa-prozesuan zehar bidalketa-datuak eskatuko zaizkizu. Besterik adierazi ezean, zure bezero-fitxan adierazi zenuena azalduko da, baina hauek eskari bakoitzean alda ditzakezu, hala nahi baduzu.

Eskari bat egin dezaket eta enpresa baten datuekin fakturatu?

Ez dago inongo arazorik, baina kasu honetan enpresa bezero berria bezala izen eman behar duzula kontutan izan, oraindik alta hartuta ez badago, eta eskaria enpresa honetako kontuarekin egin beharko duzu. Modu honetan, automatikoki enpresako datuekin fakturatuko da.

Eskaria egiten dudanean, faktura jasoko dut?

Eskariarekin batera faktura eransten da, hala nahi baduzu, faktura posta-elektronikoz bidal diezazukegu PDF formatoan zure bezero-fitxan adierazitako helbidera.

Entrega-ordu jakin bat zehaztu dezaket?

Erosketa-prozesuan zehar, nahiago duzun ordutegia zehaztu dezakezu “garraio-agentziarentzako oharrak” dagokion laukian. Dena den, ezin dugu bermatu ordutegi zehatzetan egingo denik entrega, mezularitza-enpresek aurrez zehaztutako eta aldatzerik ez dituzten ibilbideak bait dituzte, adibiez, zona batetatik goizetan pasatzen badira, arratsaldeko ordutegian entrega egitea oso zaila izango da. Kasu hauetan hoberena entrega egiteko helbide ezberdin bat zehaztea da, ordutegiarekin arazorik ez duzun tokia.